Gaur blog honetan
idazten dudan azkenengo aldiz izango denez, nire lan osoari buruzko
hausnarketa txiki bat egitea erabaki dut.
Blog bat egiten nuen
lehengo aldia izan da, ez da erraza izan baina azkenean lana aurrera
eraman dut arazorik gabe eta izandako zailtasunak gainditzen. Inoiz
ez nuen pentsatu unibertsitatean irakasle batek blog bat egitea
eskatuko zidala, eta gutxiz gero blog hori IKTi buruz izan beharko
zela.
Hasieran ez nekien
nondik hasi, zer eta nola egin... Lana dela eta, IKTko klase asko
galdu egin ditut azkenengo lau hilabetetan, eta hori lana aurrera
eramaterakoan nabarmendu dut.
Zalantza gehiegi
nituen. Baina K.P.Urekin izandako tutoretza orduei esker blogari
hasiera eman nion eta aurrera egin nuen lanarekin.
Blogaren diseinua
eta edukiak egitea erraza zen, baina egun oso bat erabakitzen egon
nintzen ea zein kolore, forma eta tamaina jartzen nion letra
bakoitzari, gadget-ak non jarriko nituen...
Educaplay
erraztasunez erabili nuen, aplikazio erraza eta etorkizun baterako
baliagarria iruditu zait, baina “Movie Maker” programarekin
batailatzen egon nintzen egun osoan. Irudien ordena aldatzen, denbora
behin eta berriro frogatzen, irudien efektuak eta animazioak ikusten,
letraren tamaina, kantaren posizioa eta denbora... Dena ondo eta
bideo polita geratu al izateko. Nahiz eta denbora bideoa sortzen luze
egon, programa erraztasunez erabili nuen. Etorkizunerako oso
baliagarria izango zait programa honen erabilera jakitea, eta pozten
naiz horregatik.
Arazoa heldu zen Web
2.0 zer den azaltzeko ordua ailegatu zenean... K.P.U Web 2.0
bidalitako argazkia ez nuen argi ulertzen, eta interneten
definizioak, bideoak, azalpenak txoro baten moduan bilatzen egon
nintzen egun osoan. Azkenean zer den argi ulertu nuen eta uste dut
hori post horretan argi geratu dela.
Zailtasunak alde
batera utzita, lana egiten nuen bitartean momentu dibertigarriak izan
ditut laguntzen zidaten lagunekin, baita nire buruarekin ere. Bueno
laguntza ez zen izan, baizik eta kontseiluak izan ziren. Letra kolore
eta tamainarekin, blogaren diseinuarekin, gadget barregarriekin
(noski blogean ez ditut sartu)... Txoratu egin ditut.
Nire ustez, ordenagailuaren aurrean pasatu ditudan ordu guztiak eta lan hau egiteko egin ditudan ahalegin guztiak, merezi izan dute, lan on eta polit bat atera zaidalako. Harro sentitzen naiz nire helburuak lortzeagatik.
Nire ustez, ordenagailuaren aurrean pasatu ditudan ordu guztiak eta lan hau egiteko egin ditudan ahalegin guztiak, merezi izan dute, lan on eta polit bat atera zaidalako. Harro sentitzen naiz nire helburuak lortzeagatik.
Eta sarrera honi
amaiera emateko, eskerrak eman nahi diet nire txapak jasan dituzten
lagun horiei, haien denbora nire kontuetan galtzeagatik eta beti
irribarre batekin nire zalantzak eta kezkak argitzeagatik. Eta nola
ez K.P.Uri, behar nuenean bere laguntza eskaini didalako eta lana
bideratzen lagundu didalako.
Mila esker guztiei!
Hurrengo bat arte,
María Brazo