Gaurko sarrera
bideogintzari buruzkoa izango da. Gure argazkiekin bideo bat nola
egiten den eta bideo horri musika nola jarri al diogun azalduko dut.
Nik Googlen bilatutako kartel baten bideo muntaketa bat egin dut,
baina nire azalpena edozein bideo argazkirako balioko izango da .
Askok galdetuko
zarete: nola egin dezaket bideo bat nire argazkiekin ? Nik egindako
bideoari nola jartzen diot musika? Nire sare sozialetara igo al dut
bideoa?
Galdera hauei
erantzuna aurkitzeko, jarraitu irakurtzen .
Lehenenik eta behin
esan behar dut bideo baten muntaketa egiteko hainbat aplikazio
aurkitu al direla, baina nik nire bideoa egiteko “Movie Maker”
erabili dut.
“Movie Maker”
programa bideoak editatzeko aukera ematen du, baita argazkiekin
muntaiak egiteko ere.
Programa honekin
bideo bat egitea zaila irudi daiteke, niri hasieran hori gertatu
zitzaidan. Aplikazioa zabaldu nuenean pentsatu nuen: bueno eta orain
zer?
Baina pantailari
begira bi minutu pasatuz gero, argi izan nuen egin behar nuena.
Nire bideoaren gaia
euskararen alde izango zela erabaki eta gero, Googlen bilatu nuen
gaiarekin zerikusirik zuen kartel bat. Behin argazki-kartela izanda,
nire mugikorrean dudan “Facetune” aplikazioaren bidez moztu eta
editatu nuen argazki-kartela aldi bat baino gehiagotan,
argazki-kartelaren zati asko eta desberdin izateko.
“Facetune”
aplikazioa Iphonentzako aplikazio bat da, argazkiak editatzeko eta
argazkietan efektu desberdinak lortzeko.
Mugikorrarekin pauso
hau egitea erabaki nuen, ideia bururatu zitzaidanean kalean
nengoelako eta horrela geroago aurrezten nuen pauso hori egitea .
Bestela “Paint” programa erabiliko nuen.
Nire argazkiak
mugikorretik ordenagailura pasatu eta gero, “Movie Maker”
programara inportatu nituen. Nik “haz click aquĆ para buscar fotos
y videos” jartzen duen taula zentralean sartu nituen argazkiak,
baina “agregar videos y fotos” botoia sakatu al da ere.
Gero argazki
bakoitzari efektuak jarri nizkion, baita diapositiba eta efektu
bakoitzak zenbat iraungo zuen aldatu nuen ere.
Bideoa
“profesionalagoa” iruditzeko, kredituak sartu nituen. Aukera hori
“Creditos” jartzen duen botoian aurkitzen da, eta zuk nahi duzun
kreditu mota aukeratu al duzu. Letra mota, letra kolorea,
atzealdearen kolorea, letraren tamaina... aldatu al dira
“Herramientas de texto” aldean.
Behin hori eginda,
Youtuben “Esne beltza”ren kanta bilatu eta URLa kopiatu nuen.
Ondoren “aTube Catcher” programa zabaldu nuen. Programa honen
bidez, Youtubeko bideoak ordenagailura jaitsi al dira, baita bideo
horiek audio formatura bihurtu ere.
Kanta audio
formatuan izan nuenean, “agregar musica” botoia sakatzen nire
bideora sartu nuen, kanta noiz eta nola hasiko eta amaituko zen
erabaki nuenean nire bideoaren aurre-bista ikusi nuen eta gustatu
zitzaidanez gorde egin nuen nire lana.
Egindako bideoa sare
sozialetara igo al da “Compartir” botoia sakatzen eta zure sare
soziala aukeratzen.
Nik azkenengo pausu
hau ez nuen egin ez nuelako behar.
Nahiz eta azalpena
laburtuta ikusi, gero bideoa sortzeko denbora izan behar duzu dena
ondo geratu dadin eta muntaketa polita egiteko.
Bideo bat argazkien
bidez sortzea nire lehengo aldia izateko, ez da izan nik pentsatzen
nuen horren zaila eta uste dut lan polita atera zaidala.
Lana egiten nuen
bitartean, “Movie Maker” programa umeekin erabili al dela
bururatu zitzaidan. Adibidez, txango bat egin eta gero, txangoan
atera diren argazkiekin bideo polit bat egin al da umeek gero klasean
ikusteko. Edo ikastolan egindako inauterien argazkiekin, egindako
antzerki baten argazkiekin... Beste idei bat izango zen, urte osoko
ekintzen eta txangoen argazkiak elkartu bideo baten, eta umeei
klaseko azken egunean erakustea eta bideo hori cd batean oroigarri
gisa eskaintzea.
Lan hau egin eta
gero, uste dut helburu desberdinetarako bideo muntaketa asko egingo
ditudala.
Hona hemen nik sortutako bideoa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina