2015/01/03

Web 2.0, Zer da?

Gaur Web 2.0ri buruz hitz egingo dut. Zer da eta zertarako balio du Web 2.0? Erabilera erraza ala zaila du?

Internet etengabeko aldaketak jasaten duen zerbait da, ez da gauza estatiko bat. Izan ere, gaur dugun internet, ez da orain dela hamar urte genuen internet berdina, eta hemendik hamar edo hogei urtetara internet oraindik eta garatuagoa egongo da. 

Internet aldatzen joan da, eboluzionatu egin du, eta ondorioz gaur egun Web 2.0 erabiltzen dugu. 

Orain dela hamar urte Web 1.0 erabiltzen zen, honetan webmasterrek informazioa maneiatzen zuten, haiek argitaratzen zuten informazioaren arduradun bakarrak ziren, eta informazio hori erabiltzaileei ematen zieten. Azkenengo hauek informazioaren kontsumitzaile pasiboak ziren, ezin zuten informazio horrekin elkar-eragin. Laburtzen, Interneta irakurtzeko tresna bat zen. HTML-z egindako web orri estatikoak ziren, elkar-eragiteko gauza gutxiekin. 

Gaur egun ordea, Web 2.0 dugu. Honek ez da teknologia berri bat, baizik eta jarrera bat da. Erabiltzaileek informazioaren kontrola izan al dute. Internetaren erabilpena dinamikoa da. Web 2.0n, Interneta informazioa irakurtzeko, biltzeko, konpartitzeko eta sortzeko da. Erabiltzeko sinplea eta atsegina dena. 
Gaur egungo sarea, sare soziala da. Hartzaile izateaz gain guk ere sortzaileak gara, interneten modu aktiboan aritzen baitgara.




Web 2.0 elkarlana eta parte-hartzea da, eta eskaintzen dituen baliabideen artean honako hauek daude: 

  • Sarean zure espazioa izatea (Google sites) 
  • Zure artikuluak argitaratu (Blogger, Wordpress...)
  • Bideoak, argazkiak eta musika entzun, ikusi, deskargatu... (Youtube, Flickr...) 
  • Wikiak, erabiltzaileei lankidetzan edukiak gehitzeko, aldatzeko edo ezabatzeko aukera ematen diete (Wikipedia, Wikispaces...) 
  • Sare sozialak, sare hezigarriak eta sare profesionalak (Facebook, twitter...) 

Webgune bat Web 2.0ko teknologiak erabiliz eraikia dagoela esan daiteke baldin eta protokolo eta baldintza hauek jarraitzen baditu: 

  • CSS, XHTML semantikoki baliagarria den markatzea eta mikroformatuak
  • AJAX bezalako aplikazio teknika aberatsak eta ez intrusiboak. 
  • JAVA WEB START
  • XUL
  • RSS/ATOM formatuetan oinarritutako sindikazio eta datuen gehikuntza. 
  • Zentzua duten URL errazak. 
  • Blog batean posteatzeko gaitasuna. 
  • JCC eta APIak REST edo XML
  • Sare sozialetako zenbait berezitasun. 

Web 2.0n informazioa edonork argitaratu al du edozein egunkari bezala, eta hori hedabideen demokratizazioa ekarri du. Nahi duenak bere online egunkaria dohainik izan al du eta horrek hedapen kostuak murriztu egiten ditu. 

Laburtzen Web 2.0 oso erabilgarria da, bere erabilera erraza, dibertigarria eta sinplea da. 
Eta garrantzitsuena, zu zara protagonista!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina