2014/12/27

Movi Maker erabiltzen

Gaurko sarrera bideogintzari buruzkoa izango da. Gure argazkiekin bideo bat nola egiten den eta bideo horri musika nola jarri al diogun azalduko dut. Nik Googlen bilatutako kartel baten bideo muntaketa bat egin dut, baina nire azalpena edozein bideo argazkirako balioko izango da .

Askok galdetuko zarete: nola egin dezaket bideo bat nire argazkiekin ? Nik egindako bideoari nola jartzen diot musika? Nire sare sozialetara igo al dut bideoa?
Galdera hauei erantzuna aurkitzeko, jarraitu irakurtzen .

Lehenenik eta behin esan behar dut bideo baten muntaketa egiteko hainbat aplikazio aurkitu al direla, baina nik nire bideoa egiteko “Movie Maker” erabili dut.
“Movie Maker” programa bideoak editatzeko aukera ematen du, baita argazkiekin muntaiak egiteko ere.
Programa honekin bideo bat egitea zaila irudi daiteke, niri hasieran hori gertatu zitzaidan. Aplikazioa zabaldu nuenean pentsatu nuen: bueno eta orain zer?
Baina pantailari begira bi minutu pasatuz gero, argi izan nuen egin behar nuena.

Nire bideoaren gaia euskararen alde izango zela erabaki eta gero, Googlen bilatu nuen gaiarekin zerikusirik zuen kartel bat. Behin argazki-kartela izanda, nire mugikorrean dudan “Facetune” aplikazioaren bidez moztu eta editatu nuen argazki-kartela aldi bat baino gehiagotan, argazki-kartelaren zati asko eta desberdin izateko.
“Facetune” aplikazioa Iphonentzako aplikazio bat da, argazkiak editatzeko eta argazkietan efektu desberdinak lortzeko.
Mugikorrarekin pauso hau egitea erabaki nuen, ideia bururatu zitzaidanean kalean nengoelako eta horrela geroago aurrezten nuen pauso hori egitea . Bestela “Paint” programa erabiliko nuen.

Nire argazkiak mugikorretik ordenagailura pasatu eta gero, “Movie Maker” programara inportatu nituen. Nik “haz click aquí para buscar fotos y videos” jartzen duen taula zentralean sartu nituen argazkiak, baina “agregar videos y fotos” botoia sakatu al da ere.
Gero argazki bakoitzari efektuak jarri nizkion, baita diapositiba eta efektu bakoitzak zenbat iraungo zuen aldatu nuen ere.
Bideoa “profesionalagoa” iruditzeko, kredituak sartu nituen. Aukera hori “Creditos” jartzen duen botoian aurkitzen da, eta zuk nahi duzun kreditu mota aukeratu al duzu. Letra mota, letra kolorea, atzealdearen kolorea, letraren tamaina... aldatu al dira “Herramientas de texto” aldean.

Behin hori eginda, Youtuben “Esne beltza”ren kanta bilatu eta URLa kopiatu nuen. Ondoren “aTube Catcher” programa zabaldu nuen. Programa honen bidez, Youtubeko bideoak ordenagailura jaitsi al dira, baita bideo horiek audio formatura bihurtu ere.
Kanta audio formatuan izan nuenean, “agregar musica” botoia sakatzen nire bideora sartu nuen, kanta noiz eta nola hasiko eta amaituko zen erabaki nuenean nire bideoaren aurre-bista ikusi nuen eta gustatu zitzaidanez gorde egin nuen nire lana.

Egindako bideoa sare sozialetara igo al da “Compartir” botoia sakatzen eta zure sare soziala aukeratzen.
Nik azkenengo pausu hau ez nuen egin ez nuelako behar.

Nahiz eta azalpena laburtuta ikusi, gero bideoa sortzeko denbora izan behar duzu dena ondo geratu dadin eta muntaketa polita egiteko.

Bideo bat argazkien bidez sortzea nire lehengo aldia izateko, ez da izan nik pentsatzen nuen horren zaila eta uste dut lan polita atera zaidala.
Lana egiten nuen bitartean, “Movie Maker” programa umeekin erabili al dela bururatu zitzaidan. Adibidez, txango bat egin eta gero, txangoan atera diren argazkiekin bideo polit bat egin al da umeek gero klasean ikusteko. Edo ikastolan egindako inauterien argazkiekin, egindako antzerki baten argazkiekin... Beste idei bat izango zen, urte osoko ekintzen eta txangoen argazkiak elkartu bideo baten, eta umeei klaseko azken egunean erakustea eta bideo hori cd batean oroigarri gisa eskaintzea.



Lan hau egin eta gero, uste dut helburu desberdinetarako bideo muntaketa asko egingo ditudala.

Hona hemen nik sortutako bideoa:

2014/12/22

Educaplay erabiltzen

Nire lehengo post-a educaplay aplikazioaren erabilpenari buruzkoa izango da. Bertan azalduko dut nola erabiltzen den webgune hau eta nik aplikazio honi buruz dudan iritzia emango dut.

Orain oporretan nagoela eta denbora soberan dudala, educaplay aplikazioa ikertzen egon naiz eta webgune oso interesgarria iruditu zait.
Baina azalpenekin hasi aurretik, zer da educaplay?
Educaplay webgune bat da , bertan heziketa-ekintzak sortu al dituzu eta beste pertsona batzuk egindako ariketak ere ikusi eta erabili al dituzu.
Educaplay erabili ahal izateko, lehenik eta behin www.educaplay.com webgunean erregistratu behar zara. Facebook kontuarekin, gmailen bidez edo posta elektronikoaren bidez egin al duzu. Hau eginda hasi al zara zure heziketa ekintza sortzen.
“Ekintza sortu” botoia sakatu behar duzu jarduera berri bat hasi al izateko. Ireki den orrialde berri horretan “jarduera sortu” atalean erabaki behar duzu zer nolako jarduera mota izango den (hizki zopa, gurutzegrama, test-a...), gero hizkuntza autatu beharko duzu eta azkenik ekintzaren izenburua eta deskribapena jarriko dituzu. Hau egin eta gero, ekintza klasifikatzera pasatuko zara, nori zuzenduta egongo den eta zer irakasgairi buruz izango den ariketa hori erabakiko duzu. Behin hau eginda, “aurrera” botoia sakatu eta amaituko duzu zure ariketa sortzen, eta segun eta ze ariketa mota erabaki duzun, azkenengo zati hau desberdina izan daiteke. Guztietan pribatutasuna jarri edo ez jarri aukeratu beharko duzu eta ariketa nork egin al izango duen ere.
Azkenengo hau egin eta gero, zure ariketa sortuta egongo da. Ikusi ahal izateko “nire educaplay”ra jo beharko duzu eta sortu duzun ekintza han agertuko da.

Zure ekintza propioak sortu aparte, beste pertsona batzuk sortu dituzten ekintzak erabili ahal izango dituzu. “Baliabide hezigarriak” sakatu eta mota eta adin desberdinetako jarduerak agertuko dira.


Webgune oso baliagarria iruditzen zait, umeekin gelan lantzen ari zarenaren arabera, gai horri buruzko ariketak sortu al dituzulako eta haiek ere (segun eta adina) bai etxean eta bai klasean ariketak bilatu al dituzte haien jakintzak frogatzeko. Nire ustez horrelako ariketekin ikastea dibertigarriago izaten da, eta umeek ikasitakoa askoz hobeto barneratzen dute.  

Hona hemen nik sortutako heziketa-jarduera bat bost urteko ikasleentzako zuzenduta: 
http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1701917/hizki_zopa.htm

Ongi etorriak nire blogera

Kaixo, María Brazo deitzen naiz, bizkaitarra naiz eta EHUn haur hezkuntzako ikasketak egiten ari ditut.
Blog honetan zehar IKT irakasgaian ikasi ditudan gauzak posteatuko ditut. Ikasitako gauza horien hausnarketa egingo dut eta normalean eta gaiaren arabera, gai horri buruzko erabilera, funtzionamendua edo zer den azalpenak emango ditut.

Guztien iritziak onartuak izango dira, iritzi konstruktiboak baldin eta badira.

Eskerrik asko aldez aurretik,

María Brazo