Nire lehengo post-a
educaplay aplikazioaren erabilpenari buruzkoa izango da. Bertan
azalduko dut nola erabiltzen den webgune hau eta nik aplikazio honi
buruz dudan iritzia emango dut.
Orain oporretan
nagoela eta denbora soberan dudala, educaplay aplikazioa ikertzen
egon naiz eta webgune oso interesgarria iruditu zait.
Baina azalpenekin
hasi aurretik, zer da educaplay?
Educaplay webgune
bat da , bertan heziketa-ekintzak sortu al dituzu eta beste pertsona
batzuk egindako ariketak ere ikusi eta erabili al dituzu.
Educaplay erabili ahal izateko, lehenik eta behin www.educaplay.com webgunean erregistratu behar zara.
Facebook kontuarekin, gmailen bidez edo posta elektronikoaren bidez
egin al duzu. Hau eginda hasi al zara zure heziketa ekintza sortzen.
“Ekintza sortu”
botoia sakatu behar duzu jarduera berri bat hasi al izateko. Ireki
den orrialde berri horretan “jarduera sortu” atalean erabaki
behar duzu zer nolako jarduera mota izango den (hizki zopa,
gurutzegrama, test-a...), gero hizkuntza autatu beharko duzu eta
azkenik ekintzaren izenburua eta deskribapena jarriko dituzu. Hau
egin eta gero, ekintza klasifikatzera pasatuko zara, nori zuzenduta
egongo den eta zer irakasgairi buruz izango den ariketa hori
erabakiko duzu. Behin hau eginda, “aurrera” botoia sakatu eta
amaituko duzu zure ariketa sortzen, eta segun eta ze ariketa mota
erabaki duzun, azkenengo zati hau desberdina izan daiteke. Guztietan
pribatutasuna jarri edo ez jarri aukeratu beharko duzu eta ariketa
nork egin al izango duen ere.
Azkenengo hau egin
eta gero, zure ariketa sortuta egongo da. Ikusi ahal izateko “nire
educaplay”ra jo beharko duzu eta sortu duzun ekintza han agertuko
da.
Zure ekintza
propioak sortu aparte, beste pertsona batzuk sortu dituzten ekintzak
erabili ahal izango dituzu. “Baliabide hezigarriak” sakatu eta
mota eta adin desberdinetako jarduerak agertuko dira.
Webgune oso
baliagarria iruditzen zait, umeekin gelan lantzen ari zarenaren arabera, gai horri buruzko ariketak sortu al dituzulako eta haiek
ere (segun eta adina) bai etxean eta bai klasean ariketak bilatu al dituzte haien jakintzak
frogatzeko. Nire ustez horrelako ariketekin ikastea dibertigarriago
izaten da, eta umeek ikasitakoa askoz hobeto barneratzen dute.
Hona hemen nik sortutako heziketa-jarduera bat bost urteko ikasleentzako zuzenduta:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina