2015/01/07

Lanaren hausnarketa txikia

Gaur blog honetan idazten dudan azkenengo aldiz izango denez, nire lan osoari buruzko hausnarketa txiki bat egitea erabaki dut.

Blog bat egiten nuen lehengo aldia izan da, ez da erraza izan baina azkenean lana aurrera eraman dut arazorik gabe eta izandako zailtasunak gainditzen. Inoiz ez nuen pentsatu unibertsitatean irakasle batek blog bat egitea eskatuko zidala, eta gutxiz gero blog hori IKTi buruz izan beharko zela.

Hasieran ez nekien nondik hasi, zer eta nola egin... Lana dela eta, IKTko klase asko galdu egin ditut azkenengo lau hilabetetan, eta hori lana aurrera eramaterakoan nabarmendu dut.
Zalantza gehiegi nituen. Baina K.P.Urekin izandako tutoretza orduei esker blogari hasiera eman nion eta aurrera egin nuen lanarekin.

Blogaren diseinua eta edukiak egitea erraza zen, baina egun oso bat erabakitzen egon nintzen ea zein kolore, forma eta tamaina jartzen nion letra bakoitzari, gadget-ak non jarriko nituen...
Educaplay erraztasunez erabili nuen, aplikazio erraza eta etorkizun baterako baliagarria iruditu zait, baina “Movie Maker” programarekin batailatzen egon nintzen egun osoan. Irudien ordena aldatzen, denbora behin eta berriro frogatzen, irudien efektuak eta animazioak ikusten, letraren tamaina, kantaren posizioa eta denbora... Dena ondo eta bideo polita geratu al izateko. Nahiz eta denbora bideoa sortzen luze egon, programa erraztasunez erabili nuen. Etorkizunerako oso baliagarria izango zait programa honen erabilera jakitea, eta pozten naiz horregatik.
Arazoa heldu zen Web 2.0 zer den azaltzeko ordua ailegatu zenean... K.P.U Web 2.0 bidalitako argazkia ez nuen argi ulertzen, eta interneten definizioak, bideoak, azalpenak txoro baten moduan bilatzen egon nintzen egun osoan. Azkenean zer den argi ulertu nuen eta uste dut hori post horretan argi geratu dela.

Zailtasunak alde batera utzita, lana egiten nuen bitartean momentu dibertigarriak izan ditut laguntzen zidaten lagunekin, baita nire buruarekin ere. Bueno laguntza ez zen izan, baizik eta kontseiluak izan ziren. Letra kolore eta tamainarekin, blogaren diseinuarekin, gadget barregarriekin (noski blogean ez ditut sartu)... Txoratu egin ditut.

Nire ustez, ordenagailuaren aurrean pasatu ditudan ordu guztiak eta lan hau egiteko egin ditudan ahalegin guztiak, merezi izan dute, lan on eta polit bat atera zaidalako. Harro sentitzen naiz nire helburuak lortzeagatik.

Eta sarrera honi amaiera emateko, eskerrak eman nahi diet nire txapak jasan dituzten lagun horiei, haien denbora nire kontuetan galtzeagatik eta beti irribarre batekin nire zalantzak eta kezkak argitzeagatik. Eta nola ez K.P.Uri, behar nuenean bere laguntza eskaini didalako eta lana bideratzen lagundu didalako.
Mila esker guztiei!

Hurrengo bat arte,

MarĂ­a Brazo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina